LAGUNTZEN

Enpresa eta partikularrei
duela 25 urte baino gehiago laguntzen

GCI aholkularitza fiskalean,
lanekoan, kontabilitatekoan, legezkoan
eta kontsultoretzan

esperientzia handiko enpresa da.

LAN
EREMUAK

Fiskala

Profesionalen esperientziak eta zerga-sistemen gaineko beren ezagutzak handiak ezinbesteko tresna osatzen dute zure enpresaren martxa onerako. Azterketa eta plangintza fiskalak aholkularitza pertsonal, zuzen eta iraunkorretik GCI zure interesen babesle egiten dute Zerga Administrazio desberdinen aurrean.

GCIren aholkulari fiskalen sailak laguntza eta gomendioak eskaini ditzazke honako gaiekin erlazionatuta:

· Estrategia fiskal baten sorrera.
· Aldizkako eta Urteko zerga deklarazioak.
· Zerga ikusketak
· Zerga kudeaketa organoen aurrean baliabideak.
· Zerga-ikusketa baten aurrean agerpena egitea
· Zergei buruzko informazio eguneratua.

Laborala

Lan-Kontratu bat formalizatzea erraza izan daiteke. Hala ere, diru-laguntza eta hobariak bidean geratu daitezke, GCIren aholkularitza osoa dela medio kontratu hori enpresaren intereserako tresna eraginkorragoa eta errentagarriagoa egingo zutenak. Tramitazioa, kudeaketa, nominen eraketa, altak, bajak… eta enpresaren ordezkatzea Organismo Ofizialen aurrean zerbitzu osoa eta profesionala ematea ahalbidetzen dute. GCIn ondorengo laneko aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dira:

· Laneko dokumentazioaren errebisioa.
· Laneko Auditoria.
· Laneko aholkularitza eta kudeaketa zerbitzua (kontratuak, altak, bajak, nominak, likidazioak, Gizarte Segurantza, etab.)
· Indarrean dagoen legediaren gaineko eta hurreneko aldaketen informazio zehatza.
· Laneko inspekzioaren eta Gizarte Segurantzaren aurrean ordezkatzea.
· Laneko aholkularitza osoa diziplinako iraizpenetan, objektiboetan, enplegu-erregulazio espedientetan, zehapenetan, funtsezko aldaketetan, etab.
· Informazio eguneratua laneko arloan.

Kontabilitatea

Idazpen batek, erraza dirudien arren, arazo fiskal eta merkatari larria sor dezake. GCI taldearen profesionalek gidatu, orientatu eta zuzenduko dute Kontabilitate Plan Orokorraren egokipena zure enpresaren behar zehatzetara zure kontabilitateko egoera-orrien aldiroko kontrola dela medio.

GCIk esperientzia handiko kontabilitate aholkularitza sail bat du, honako zerbitzuak dituena:

· Enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa.
· Kontabilitate aholkularitza.
· Kontabilitate analitikoa eta analisi konparatiboak.
· Enpresaren kontabilitatea martxan jartzea.
· Urteko kontuen eraketa.
· Kontabilitatez kanpoko doikuntza iraunkor eta aldi baterakoak.
· Egoera-orri finantzarioak burutu.
· Urteko kontuen gordailua.
· Aktak eta irekiera eta itxiera idazpenak burutu.
· Informazio eguneratua Kontabilitate arloan.

Juridikoa

Gaur egun murgilduta gauden merkatu librearekin eta legediaren aldaketa azkarrak direla eta; ez dago enpresarik zuzenean edo zeharka, aholkularitza juridkia behar duen egoeran batekin topatuko ez duenik. Hortaz, ez izan zalantzarik GCI Zerbitzu Juridikoek abokatu profesional egokiak eta esperientzia handikoak dituela, eta zure esanetara izango direla behar duzuen bezala aholkatzeko, kontratuak eta zure enpresaren interesak defendatzeko nahitaezkoak diren dokumentuak negoziatu eta erredaktatzeko.

GCI-ren Zerbitzu Juridikoek, beren partehartzea eta agerpena eskeintzen dute organu-jurisdikzionalen aurrean:

Lege-aholkularitza honako auzietan:

Zibilak
· Oinordetza eta herentzia eskubideak.
· Kontratuak, errentamendua eta jabetza horizontala.
· Min eta kantitate erreklamazioak.

Merkataritzakoak.
· Kontratuak.
· Operazio sozietarioak.
· Famili protokoloak.
· Enpresa- berrestrukturazioak (fusioak, banaketak).
· Konkurtso-aholkularitza.
· Enpresen disoluzio eta likidazioak.
· Batzorde deialdiak eta akten idazpena.

Lanekoak
Kudeaketakoak
Judizialak eta judizialetatik kanpokoak

Ekonomikoa

Enpresaren baliabide ekonomikoak denboran eta forman bideratzeak bai aurreztean bai berauen finantziazio arrazional eta kontrolatuan eragiten du, enpresaren egonkortasunerako oinarrizkoa izanez. Gastu finantzarioen kontrola, errentagarritasun-segurtasun oreka eskuratzea edo plangintza ekonomikoa epe ertain edo luzera, hori guztia aholkularitzaren sail desberdinen artean koordinatuta, zure enpresak betetako alorrak izango dira GCIn konfiantza ipiniaz.

GCIk mota guztietako aholkularitza ekonomikoko zerbitzuak eskaintzen ditu:

· Enpresen Balorazioa.
· Kontabilitate Ondarearen balioaren kalkulua.
· Epe Luzerako kudeaketaren plangintza eta kontrol ekonomikoaren modelo bat garatzea.
· Hainbat Sozietateen balorazioa.
· Kosteen sistema baten ikerketa eta ezarpena.
· Enpresen berrestrukturazio ikerlanak (Fusioak, banaketak. etab.)
· Diruzkoa ez den ondare sozialaren balorazioa.
· Kudeaketa ekonomiko-finantzarioko planak, etab.
· Bideragarritasun-azterlanak eta negozio planak.

Iñigo Amezketa

Nekane Arrondo

Mikel Gorospe

Cristina Carrere

Iñigo Monreal

Clara Sancho

Mikel Garbayo

Cristina Miranda

Pablo Mendizabal

Usoa Zabala

Rafael Granada

Ane Alfonso

Jesus María Garbayo

Ainara Gómez

Xabier Pastrian

Ane Poyales

ESTEKAK

Hemen aurkituko dituzu lan
eta zerga esteka interesgarriak.
Informazio guztia klik bakar baten.

Plaza de Vasconia, 3
20001 San Sebastián / Donostia
Gipuzkoa
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.